"Play with me" (Urko Menaia). Aretxabaleta 2009-03-24. Ahotsa: Urko Menaia, Pianoa: Idoia Oteiza, Txeloa: Luis Fernández

DIARIOVASCO.COM - ALTO DEBA

Urko Menaiaren emanaldia gaur Arkupe kultur etxean 24.03.09 -

Urko Menaia gaur iluntzean Aretxabaletako kultur etxean izango da.

ARETXABALETA DV. Gaur iluntzeko 19:30etan Urko Menaiaren emanaldia izango da Arkupe kultur etxean. Sarrera dohanik izango da. Arte ederren fakultatean ikasten ari zela eman zuen bere lehenengo kontzertua Babel eta Laberintoa deitutako proiektuan.

Garai horretan Kresala dantza taldeko gitarrajolea zen eta Gangollen (Galles), Huelva eta Cantonigros (Catalunya) jaialdietan parte hartu zuen. Gero, Idoia Oteizarekin Fanniplatz Tangoa osatu zuen. Bertan tango argentinarra eta euskal musika batera jorratzen zuten. De Recuerdos y Tango ikuskizun handiaren abeslaria izan zen: Donostiako Antzoki Zaharra, Andoaingo Bastero, Zornotzako Antzokia, Arriola Antzokia...

Euskal kantak abestuz zenbait plaza ezagutu ditu eta 2006n Herri kantak izeneko diskoa plazaratu du. Bere konposizio propioei dagokionez oso jeloskor gorde ditu bere kantuak. Urteetan konposatutako kantak dira eta kontzertu pare batean soilik entzun ahal izan ditugu. 2006an Michel Labeguerie kanta berrien sariketan bigarren suertatu zen eta Gipuzkoako Kantu Txapelketan konposizio berrien saria jaso zuen.

Korrika 2007. "Hotza" (Urko Menaia). Urko Menaia (ahotsa), Mikel Menaia (gitarra), Idoia Oteiza (pianoa), Luis Fernández (txeloa)

"Hotza" (Urko Menaia), Mitchel Labeguerie
Lehiaketa irabazi duenetariko abesti bat.



___________________________________________________________________

---------------"Echa Eli" (Shira). Bastero 2008-06----------------


TANGO

"Mano a mano". Urko Menaia (ahotsa), Ane Leria (gitarra), Mikel Menaia (gitarra), Joseba eta Bakartxo (dantza). EUSKAL TELEBISTA

_______________________________________________

SANTIAGO DE CUBA. Urko Menaia, Mikel Menaia